2026an Kirikiño Ikastolak hartuko du Ibilaldia antolatzeko ardura. Eta ez edozein testuingurutan: Bilbon, euskararen presentzia eta erabilera indartzeko erronka handi bezain zirraragarrian.
💚 Badira berrogei urte ameslari batzuek Ibaialde Ikastola sortu zutela Lodosan.
✅ Urte hauetan ametsak betetzen aritu gara, lanean, gogor eta tinko. Euskaraz ikasi eta bizi nahi dutenei tokia ematen.
🕸️ Pedagogia berritzailean oinarrituta, herrian sustraituta eta Nafarroako zein Euskal Herriko gainontzeko ikastola guztiekin sarean josita.
2026ko maitzaren 10an, milaka euskaltzalez beteko da beste behin ere Senpereko Aintzira “GEROA ERAIKIZ” lemapean.
Leloa: Geroa eraikiz
Aurtengo Herri Urratseko leloa GEROA ERAIKIZ da. Lema Zuzenean lotea dago aurtengo helburuarekin, Lizeo berria eraikitzeko sostengua biltzearekin. Lizeo berriak geroa irudikatzen du, eta erakiz hitzak balioan jartzen du Herri Urratsetan jasotzen den sostenga zertarako erabiltzen den, Ikastolak eraikitzeko.
Leloak simple badirudi ere indar eta esanahi handia du
🌱 Hilabeteetako sormen prozesuaren ondoren, Arrasateko plazak piztu dituzte gaur, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako dozenaka gaztek.
Baxoa euskaraz egiteko eskubidea berehala ezartzeko eskatu dute hezkuntza eragileek
Azaldu dutenez, euskarazko irakaskuntzak geldialdi nabarmena bizi du Ipar Euskal Herrian, eta neurri ausartak behar dira ikasleek hezkuntza ibilbide osoan euskaraz jarraitzeko
Seaskak, Biga Bai elkarteak, Ikas Bi elkarteak eta Euskal Haziak elkarteak elkarrekin egin duten prentsaurrekoan, Baxoko zenbait proba euskaraz egiteko
Badatoz Piztu Jakin-mina topaketak! Ikasturte honetan ere praktika arrakastatsuak partekatzeko aukera izango dugu apirilaren 29an eta maiatzaren 5ean Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Green Capital aretoan 09:30tatik 13:30tara.
Topaketa hauetan inklusioarekin lotura duten praktika arrakastatsuak ezagutzeko aukera izango dugu.

Kirikiño Ikastola antolatutako Ibilaldia 2026 ekimenaren barruan, Denda Ibiltaria apirilaren 24an iritsiko da ikastolara. Ekimen hau Bizkaiko ikastolen aldeko festa ospetsuaren parte da, eta bere helburua euskara eta euskal kultura sustatzea da, baita ikastolen proiektua sendotzea ere.
Ikastolen Elkarteak ez du jarraituko ‘Eskola Bikaina Denontzat’ prozesuan, honen bilakaera ikusita
Prozesuak ez ditu bermatu benetako eztabaida, eragileen parte hartze erreal eta duina, eta ez die modu serioan heldu segregazioari eta inklusioari buruzko erronka nagusiei
Ikastolen Elkarteak ez du aurrerantzean parte hartuko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatutako “Eskola Bikaina Denontzat” mahaiaren dinamika
Lanbide heziketako sail berri bat irekiko du Seaskak, irailean
Arta lanetan trebatuko dituzte ikasleak Bernat Etxepare Lizeoan, Ipar Euskal Herriko hainbat gizarte egiturarekin elkarlanean
Seaskak jakinarazi du 2026ko irailetik aurrera ARTA–ASSP (pertsonentzako arta eta zerbitzuei loturiko baxo profesionala) sail berria zabalduko dela Baionako Bernat Etxepare Lizeoan.

