Inoizko ekarpenik handiena bildu du euskalgintzarako Errigorak

16.000 saskitik gorako eskaera jaso du aurten Errigorak. Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka zortzigarren kanpaina “berezia” izan dela aitortu dute ekimena sustatzen duten AEK, Ikastolen elkartea, Sortzen eta Errigoraren ordezkariek: “Berezia, denok dakigun bezala, pandemiak eraginda, ezohiko egoeran aritu behar izan dugulako.

Bihar abiatuko da aurtengo Euskaraldia, eta ehunka mila ahobizi eta belarriprest arituko gara gure hizkuntza ohiturak aldatu eta euskarari orain baino leku gehiago egiteko saioan, abenduaren 3a bitartean. Ikastolok ekimen honetan aktiboki hartuko dugu parte, guztiok prestatu gara horretarako, izena eman dugu eta ‘ariguneak’ ere sortu ditugu. Euskaraldia 16 urtetik gorako herritarrentzako ekimena izanik ere, txikienetik hasi eta 15 urte bitarte dituzten ikasleak ere ez dira aparte ibiliko, beraiek ere protagonista izango dira gure ikastoletan, eta etxeetan.

Ikastolako merchandaising-a salgai dago jadanik ikastolako webgunean. Kirol jertseak, musukoak, txandalak, poltsak, kamisetak eta motxilak daude eskuragarri. Sartu hemen eta bota begirada bat gure produktuei.

Azkar ibili azaroaren 15a da eskaerak egiteko azken eguna eta.

IKASTOLAK HERRIARI ekitaldia, azaroaren 13an, Kursaalean

Euskararen eta Euskal Kulturaren bost plaza handi dira ikastolen jaiak. Euskal musikari, kantari, dantzari eta ikuskizunetako hamaika artistaren adierazpenaren erakusleiho erraldoiak. Aurten ezin izan dira egin, baina ikastolek ez dute hutsik utzi nahi izan aurtengo urtea. Horregatik, plaza horietako lagin bat prestatu dute azaroaren 13ko ekitaldian erakusteko.

Subscribe to Albisteak