Gai honetan, herrira atera eta inguruan dauzkagun lanbide eta lantoki desberdinak ikusi ditugu. Horrez gain, familiako kideak ikastolara etorri dira beraien lanak azaltzera. Esperientzia aberatsa izan da guztiontzat, inguratzen gaituenaz gehiago ikasi eta etorkizunarekin amesteko tartea eduki dugu proiektu honetan.
Caminuseko kiden bisita izan genuen Kirol astearekin lotuta.
Bizitzan zehar aurkitu dituzten erronkei aurre egiteaz gain, abentura berrietara nola animatu diren kontatu ziguten .
Donosti aldean ibili gara 3. eta 4. mailako ikasleak. Lehendabizi, Txuri Urdin izotz pistan patinatzen eta gero, Kristina Enea parkea ezagutu dugu “Altxorraren Bila” jolasaren bidez.
Inguruneako arloan, ekosistemak, bizidunen nahiz bizigabeen ezaugarriak eta haien arteko harremanak aztertzen ibili gara. Gai hau baliaztuz, Gorozika auzora eta Tontorramendira mendi-ibilaldia egin dugu eta Iramategi Zahar baserria bisitatu dugu. Eskerrik asko bisita posible egin duzuenoi.
KORRIKA TXIKI
Ostiralean txikien txanda izan zen, kamiñazpin hasi eta musika plazaraino joan ginen.
TTIPI TTAPA TTIPI TTAPA KORRIKA!
HARRO HERRI KORRIKA!
Palindromo bat (grekotik, πάλιν (palin) "atzera" eta δρóμος (dromos) "itzuli") ezkerretik eskuinera eta eskuinetik ezkerrera berdin irakurtzen den hitza edo esaldia da; «eme» eta «arra» palindromoak dira, esaterako.
Euskarazko palindromorik zaharrena —gaur egunera arte iritsi dena— Agosti Xaho idazleak egin zuen: «Azti hitza».
Euskara berezko aberatsa da inguruko hizkuntzekin alderatuz, adibidez: ama, ere, erre, aisia, ustetsu, zurrumurruz.
Hileko ipuina
Hiru formatu izango ditu, bata bideoa, bestea "paperezko" ipuina pdf formatuan eta, azkenik, audioa; ikusteko, entzuteko eta irakurtzeko, aukeran.
Bai etxean bai ikastolako gelan erabilgarri izango direlakoan eskaintzen ditugu.