«Instituzioei eta gizarteari euskaltzaletasunera lerratzeko deia»

Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, Euskalgintzaren Kontseilua osatzen duten euskararen aldeko gizarte eragileen ordezkariek adierazpen bateratua irakurri dute. Euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuak bizi duen kinka larriaren irakurketa eta hura gainditzeko bidearen proposamena azaldu ditu Idurre Eskisabel Larrañaga Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak.

Inklusioaren, ekitatearen eta aniztasunaren aldeko konpromisoa indartu dugu Ikastolen 29. Jardunaldi Pedagogikoetan

“Bagatoz, inklusiotik ekitatera” goiburua zuten Ikastolen aurtengo Jardunaldi Pedagogikoek eta hezkuntza inklusiboaren eta ekitatezkoaren ikuspegia izan da nagusi, eta gizarte gero eta anitzagoan ikasle guztientzako kalitatezko hezkuntza bermatzeko apustu partekatua azpimarratu da.

 

 
Bir ganduz proiektua Yaalah elkarteak Ondarroako Udalarekin batera saharar errefuxietuen kanpamentuetan martxan jarritako proiektua da. Saharar herriarekin lotura sendotzea, elkartasuna adieraztea, behar izanetan laguntzea... dira helburuetako batzuk.
Subscribe to