Izar Parkeara joan ginen atzo HHko ikasleok. Erronka desberdinen aurrean gorputz atal guztiak jarri genituen martxan. Primeran pasatu genuen eta gosetu ere bai noski! Zubietako plazan indarrak berritu genietuen ogitarteko goxoekin.

Gai honetan, liburuen mundu zoragarrian murgildu gara. Esku artean dauzkagun liburu mota desberdinak eta liburutegien ezaugarriak ikasi ditugu. Hori horrela izanik, liburutegiko funtzionamenduari buruz galderatxo batzuk egitera joan gara udal liburutegira eta liburuzainarekin solasaldi ederra eduki dugu.

Auzkezpena

Nortzuk gara ?

Altza buru ikastolan aldiro elkartzen garen guraso taldea gara, momentuz denok amak. Smartphone-ak, eta orokorrean mundu digitalak sortzen dizkigun kezkak partekatzen ditugu bertan, eta gure umeen ongizatea babesteko ekimen partekatuak bultzatu nahi ditugu.

Hurrengo bilera:

Data : Abenduaren 15ean

Ordua : 17:00

Lekua : Zubi Zahar Ikastolako jantokian.

Animatu!

Landutako edukiak eta barneratutako ezagutzak trasferitzeko eta konpetentzia ezbedinak lantzeko aste honetan DBHko ikasleek disziplinarteko proiektu desberdinak aurkeztu ziituzten. Ikastolako arlo desberdinetako irakasleek era bateratuan egoera ezberdinak sortu eta erronka horiei erantzun egoki bat eman behar izan zieten gure ikasleek.

DBH 3 eta DBH4ko ikasleok Zumakalarregi museora eta Igartubeiti museora joan ginen. Bertan Euskal Herriko Historiari eta gure arbasoen bizimoduari buruz gehiago ikasi genuen.

Zumalakarregi Museoko Hezkuntza Programak, gaur egungo gizartea ulertzeko eta ezagutzeko asmoarekin, XIX. mendean zehar ibilbide dinamikoak eskaintzen ditu.

Subscribe to Gure Kontuk ...