Gorputzeko atal desberdinetatik abiatuta zentzumenak aztertzen hasi garenean zalantza asko sortu zaizkigu. Galdera askoren artean ondorego hau esaterako: Nolakoa da pertsona gor baten eguneroko bizitza? Badu oztoporik? Aitorrek galdera honi eta beste askori erantzunak ematen lagundu digu. Esperientzia interesgarria eta oso aberasgarria izan zen, ikasketa handi bat denontzat. Zeinu hizkuntza praktikatzeko tartetxo bat ere izan genuen. Eskerrik asko Aitor eta Janire zuen bisitagatik

 

Kaixo lagunok!
Kimuko 3. gai honetan ilustratzailearen lanari erreparatu diogu eta Sandra Garayoak erakutsi dizkigun teknika ezberdinak landu ondoren, bakoitzak bere ipuina ilustratu eta atzekaldean esaldi tentagarria idatzi du. Bukatzeko 1. eta 2. mailako umeak gonbidatu eta egindako lana beraiekin partekatu dugu.
Lan bikaina ekipo!

 

Our students and researchers had been analyzing and identifying different living creatures in our surroundings!! It was great fun!

Gure ikasle eta ikerlariak ikastolaren inguruan bizi diren animalia desberdinak aztertzen aritu dira!! Ikusi nola aritu diren!

 

DBHko ikaslean kirol mota desberdinak praktikatzen aritu dira azken asteetan. Beste askoren artean, Crossfiteko saio zoragarri bat frogatzeko aukera izan dute Luman. Spinning saioa ere primeran joan zen. Osasuna eta sasoi fisikoa lantzeko kirol paregabeak denak ere.

 

San Sebastian eguna ospatu genuen pasa den ostiralean. Danbor hotsez alaitu genituen inguruak!
Goizean, LH4ko ikasleak eguneko zentrora joan ziren. Txapelak prestatzen lagundu ondoren danborra jo eta elkarrekin abestu zuten.
 

HHko ikasleak kolore eta formekin esperimentatzen aritu gara. Ereduetatik abiatuta irudi desberdinak sortu ditigu batzuek, animaliak landareak, … Beste batzuk aldiz, sormena eta martxan jarri eta pertsonaia edo irudi berriak sortzera ere animatu gara.

Subscribe to Gure Kontuk ...