Bihar abiatuko da aurtengo Euskaraldia, eta ehunka mila ahobizi eta belarriprest arituko gara gure hizkuntza ohiturak aldatu eta euskarari orain baino leku gehiago egiteko saioan, abenduaren 3a bitartean. Ikastolok ekimen honetan aktiboki hartuko dugu parte, guztiok prestatu gara horretarako, izena eman dugu eta ‘ariguneak’ ere sortu ditugu. Euskaraldia 16 urtetik gorako herritarrentzako ekimena izanik ere, txikienetik hasi eta 15 urte bitarte dituzten ikasleak ere ez dira aparte ibiliko, beraiek ere protagonista izango dira gure ikastoletan, eta etxeetan.