Azkenengo urtetan egin ohi dugun bezala, festa giroan eman diogu ongi etorria udaberriari. Jolastokian ikasle guztientzako txoko desberdinak antolatu ditugu, besteak beste, landareak landatzeko, aurpegiak marrazteko txokoa… eta ospakizuna fruten brotxetak janez bukatu dugu.

Erleak lorez lore
txoriak kantari
tximeletak mendian
pozez dantzari.

Zelaian jolasean
bi arkume zuri
matxinsaltoak eta
kilkerrak saltari.

Agur kukuari,
zeru urdinari,
haize epelari,
udaberriari.

GORA UDABERRIA!

 

Etiketak