Landutako edukiak eta barneratutako ezagutzak trasferitzeko eta konpetentzia ezbedinak lantzeko aste honetan DBHko ikasleek disziplinarteko proiektu desberdinak aurkeztu ziituzten. Ikastolako arlo desberdinetako irakasleek era bateratuan egoera ezberdinak sortu eta erronka horiei erantzun egoki bat eman behar izan zieten gure ikasleek.

Konpetentzien aurreko astea PROIEKTU ASTEA da DBH-n. Gure neska-mutilak gai desberdinetako proiektuetan murgiltzen dira aste osoan. Hauen helburua lortzeko, berriz,ikasgai desberdinak erabili behar dituzte, izan matematika, gizarte, fisika, natur-zientziak, euskara… Eta beti talde-lanean oinarrituta, horretan ikastea ere helburu baita.

Adibidez, proiektuan bidai bat antolatu behar badute, beharrezko izango dute mapa digitalbat sortzea, autobusaren prezioa kalkulatzea kalkulu-orria erabilita, tokiko berri izateasarean bilatuz eta informazio egokia aukeratuz.

Astearen azken bi egunak, berriz, proiektua gelakideei (eta beste mailetako gonbidatuei) azaltzeko erabiltzen da. Talde-lana denez, denek jakin behar dute lan osoaren berri, denek behar dute gai edozein atal agertzeko. Horretarako arlo bakoitzak eskatzen duen hiztegi eta hizkuntza-maila egokiaren jabe behar dute, euskara batua komunikazio-bide.

Etiketak