Festibalaren nondik norakoak ezagutu dituzte DBHko ikasleek!

Urriaren 6 eta 7an, Marabilli Festibala egingo dute seigarrenez Ondarroan, Aitzol Aramaio zinemagilea zenaren omenez, haren lagunek antolatuta. "Formatu honetan" egingo duten azkenezkoa izango da aurtengoa, baina Kirmen Uribe idazle eta antolakuntza taldeko kideak esan duenez, "azkena esatea badakigu zer den Ondarroan, horren atzetik gero azken-azkena etortzen baita, baina tira, joango gara ikusten eta joango gara esaten".

Egitaraua:

URRIAK 6 , BARIAKUA

  • 19:30ean - Marabilli Parade.

  • 19:45ean - Pelikula mozketa eta inaugurazioa.

  • 20:00etan - Master Classa. Zine zuzendariak beraien sekuentzia kuttunak azaltzen: Fermin Muguruza eta Arantza Santesteban.

  • 21:30ean. Atsedenaldia.

  • 22:00etan - 10 minutu. Amets Arzallus (bertsolari eta idazlea), Maddalen Arzallus (kazetari, bertsolari eta musikaria), Asier Altuna (zinegilea), Iker Sanchez (orkestra zuzendaria), Irati Bilbao (Aranzadiko arkeologo ondarrutarra) eta Ainhoa Moiua (antzezlea eta zeinu interpretea).

  • 23:15ean. III. Marabilli Sormen Saria.

  • 00:00ean. Hasiera jaia: Moonshine Wagon+Malandro+DJ Elepunto.

URRIAK 7, ZAPATUA

  • 11:00etan. Ttek elektrotxaranga.

  • 12:00etan. Zergatik idatzi? Joseba Sarrionandia, Mielanjel Elustondo kazetariarekin solasean. Aurretik, Musika zertzeladak, Musika Eskolako ikasleen eskutik.

  • 12:00etan - Ezinezko fuola Zaldupen. Profesionalak herriko umeen aurka.

  • 12:00etan - Artibai ibaian, Boga ta sixe: arraunlariak, haur eta gazte.

  • 17:30ean - Ttek elektrotxaranga, Portutik Goikozinera.

  • 18:00etan - Zine gala. 20.000 erle espezie, Esti Urresolarekin.

  • 18:00etatik 19:00etara - Ttek elektrotxaranga, Goikozinatik Zubi Zaharrera.

  • 19:00etan eta 20:00etan - MAdE IN ONdARRU! Nanoantzerkiak herriko gune desberdinetan: Ainhoa Etxebarria, Nerea Gartzia, Txo! Antzerki kolektiboa eta Ondarroako aktoreak. Musika kalean herriko taldeekin. Artisau erakusketa ere bai egun osoan.

  • 20:30ean - Kontzertuak Musika Plazan: Tapia eta Leturia eta ondoren Emepebost.

  • 22:00etan - Kontzertuak Beikozinin: Viva Belgrado eta Belako.

Etiketak