Ikastolan marxoak 8 unitate landu dugu.Unitate honen asmoak, besteak beste, emakumeak historian zehar utzitako aztarnak berreskuratzea eta izan dituzten eraginetaz hausnartzea da:

  • Emakumeek egindako historia berreskuratzea eta honen inguruan hausnartzea.
  • Aztarnek utzitako eraginak aztertu eta emakumeen memoria historikoari aitortza egitea.
  • Ondarroako, Euskal Herriko edota munduko beste herrialde batzuetako historia berreskuratzea eta honetaz jabetzea.

 

Haur Hezkuntza

HH osoa: Dinamika hau indibiduala da, alde batetik, haurrak beraien familiako maitasuna ematen dieten erreferente baten argazkia ekarriko dute, eta hori egiteko, hurrengo galderak baliatuko ditugu gaian sartzeko. Erreferenteetan zaintza izango dugu ardatz eta gizon zein emakumeen erreferentziak badituzte haurrek, horrela utziko ditugu, izan ere, badira gizonak rolak aldatzen hasiak direnak eta zaintza-ardurak hartzen dituztenak.

Lehen Hezkuntza

LH 1-2: Ikasleek familian edo inguruan duten emakume/nesken* kirolarien argazki, albiste edota kontakizunak bilduko dituzte. Lehenik eta behin, ikasleekin batera, hausnarketa kolektiboa sortzeko gonbitea egingo dugu erreferenteen nondik norakoak ikusteko

LH 3-4: Ikasleek familian edo inguruan duten emakume/nesken* idazleen argazki, albiste edota kontakizunak bilduko dituzte. Lehenik eta behin, ikasleekin batera, hausnarketa kolektiboa sortzeko gonbitea egingo dugu erreferenteen nondik norakoak ikusteko

LH 5-6: Ikasleek familian edo inguruan duten emakume/nesken* musikarien argazki, albiste edota kontakizunak bilduko dituzte. Lehenik eta behin, ikasleekin batera, hausnarketa kolektiboa sortzeko gonbitea egingo dugu erreferenteen nondik norakoak ikusteko.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

DBH: Lehenik eta behin, genealogiak zer diren definitu eta erreferentziak izatearen
garrantziarekin lotuko dugu. Ondoren,erreferentzia edota genealogia feministak ezagutzen
ditugun ala ez ikusteko, brainstorming estrategia erabiliz, arbelean feminista erreferenteak
jarriko ditugu.Lehenik eta behin, genealogiak zer diren definitu eta erreferentziak izatearen garrantziarekin lotuko dugu. Ondoren,erreferentzia edota genealogia feministak ezagutzen ditugun ala ez ikusteko, brainstorming estrategia erabiliz, arbelean feminista erreferenteak jarriko ditugu.

Etiketak