Abenduaren 21ean, larunbatean.

Santo Tomas jaia ospatuko dugu Alde Zaharrean.
Musika, taloa, pintxo eta edariez gozatzeko aukera izango dugu goiz osoan zehar. Umeentzako tailerrak ere egongo dira eta nola ez, Txerrikumea eta otzararen zozketa ere egingo da.

 

Badator Olentzero

Ikastolak antolatuta Olentzeroren kalejira egongo da Ondarroan abenduaren 24an martitzenean,  12:00etatik aurrera, kalez kale.
Urtero bezala musika doinu eta dantzekin egingo diogu ongi etorria Olentzerori.

 

Donostiako Udal Liburutegien Sareak irakurketa-sorta hau aurkeztu zuen 2024rako. ''Irakurle 2024'' gidak iaz argitaratutako liburuak biltzen ditu adinen arabera sailkatuta.

Liburuak letrez, hitzez, esaldiz, paragrafoz, datuz, ideiaz eta esperientziaz beteta daude, gure adimena elikatzen dute eta ikasteko, aztertzeko, irakurtzeko, idazteko eta sortzeko aukera ematen digute.

 

🎶Euskaraz bizi nahi dugulako, gure eskuan daukagu giltza. Jakintzaz eta maitasunez biharko herria sortzen gabiltza🎶

Eguraldi tristeari aurre eginez kalera atera ginen. Herriko txoko desberdinak alaitu genituen.

DBH ikasleok irteera desbedinak egin genituen pasa den astean.

Alde batetik DBH3 eta 4ko ikasleak, Gernikara joan ginen. Euskal Herriko Historiaren zatitxo bat ezagutzeko asmoz Gernikako Bake Museoa eta Juntetxea bixitatu genituen.

Bestalde DBH1 eta 2ko ikasleak Lazkaora joan ginen.

Dakizuenez, hilak 3an Euskararen eguna izango da eta guretzat hain berezia eta garrantzitsua den eguna ospatzeko Ikastolan hainbat ekintza egingo ditugu.

 Hasteko eta behin, aste honetan, euskarazko jolas ezberdinak erakutsi dizkiegu haurrei, jolas horietan euskaraz jolasteko. Esate baterako, goma, soka-saltoa, esku-jolasak, dilin-dalan…

Subscribe to