Irakurzaletasuna bultzatzeko aste honetan herriko liburutegira joan gara gustuko liburu bat aukeratzera.
Louise Bourgeois artistaren armiarmaren eskultura eredu harturik eginiko lanak.
EKI LH4-ko ikasleok bakoitzak bere autoa eraiki dugu mugimendua sortzeko behar den indarra aztertzeko.
Pasa den ikasturtean jolastokia eraldatzeko prozesu parte-hartzaile bat abian jarri genuen. Jolastokiaren irudi tradizionala birplanteatu eta berdintasun eta aniztasunarekiko errespetua oinarritzat harturik, jolastokia benetan izan daitekeen ikaskuntza, jolasa, mugimendua eta kalitatezko harremanak eta esperientziak eraikitzeko gune inklusiboagoak sortzeko asmoari ekin genion.
Basora joan eta udazken kolorez betetako zuhaitzak ikusi ondoren, ikastolan gurea egitea erabaki genuen.


Kandinsky margolaria ezagutu eta bere teknika erabili genuen horretarako. Polita ezta?
Azken hilabete honetan informatika arloa lantzen aritu dira LH 3ko ikasleak. Ikasitako guztia Gabonetako txartel bat egiteko proiektuan bukatu da eta hauek dira emaitzak.
Hatz10 web aplikazioaren bidez, teklatua modu zuzen eta eraginkor batean erabiltzen ikasten ari dira. Interface eta testuak euskaraz egoteaz gain, euskal kulturako hainbat bertso, olerki, abesti eta bestelako testuak ere lantzen dituzte
ALEXIA - familientzako gidak
ALEXIARAKO PASAHITZA SORTZEA
Oharra: Posta jasotzen den momentutik 24 ordu dituzue, denbora hori igarota, berriro eskatu beharko duzue pasahitza sortzeko posta.
Zure munduaren parte izan nahi dut euskara ikasiz
Ondarroako Udalak, AEKren ikastaroak eskainiko ditu doan euskara ikasi nahi duten guraso, aiton-amona, familia
edo lagunentzat.
Gutxienez 6ko taldea osatu behar da eta ikastaroa ikastolan bertan egiteko aukera egon daiteke umeak gelan dauden bitartean.
Animatu eta eman izena aukera ona da eta!
Dislegi elkarteko tailerra.
Duela aste batzuk gurasoentzako dislexiaren inguruko hitzaldi bat izan genuen ikastolan. Oraingo honetan beraiek LH1, 2 eta 3 mailako gurasoentzat antolatutako tailer baten berri eman digute eta zuei helarazten dizuegu.
Lehen hiruhileko hontarako antolatu ditugun tailerrei jarraiki, larunbatean, hilarean 27a, eskainiko dugun tailerrera gonbidatu nahi zaituztegu mezu honen bitartez. Gauzak honela, aste hontako tailerra aurkezten dizuegu: