Hileko ipuina

Hiru formatu izango ditu, bata bideoa, bestea "paperezko" ipuina pdf formatuan eta, azkenik, audioa; ikusteko, entzuteko eta irakurtzeko, aukeran.

Bai etxean bai ikastolako gelan erabilgarri izango direlakoan eskaintzen ditugu.

 

Ariketa fisikoa gorputzarentzat den bezala da irakurketa buruarentzat. Aste osoan zehar literaturarekin lotutako ekintza bitxi, bizi eta ezberdinak eduki genituen: ipuin kontalaria, JUUL kanpaina, Linternatura gaua… Irakurtzen duenak opari eder bat agiten dio bere buruari, irakurtzen duen haur bat pentsatzen duen heldu bat izango baita. Literaturak bizitza ulertzeko aukera ematen digu, izan daitekeenaz hitz egiten digu, baita izan zitekeenaz ere. Literatura hitzaren artea da.

Zoragarria izan da.

Gai honetan, herrira atera eta inguruan dauzkagun lanbide eta lantoki desberdinak ikusi ditugu. Horrez gain, familiako kideak ikastolara etorri dira beraien lanak azaltzera. Esperientzia aberatsa izan da guztiontzat, inguratzen gaituenaz gehiago ikasi eta etorkizunarekin  amesteko tartea eduki dugu proiektu honetan.

Inguruneako arloan, ekosistemak, bizidunen nahiz bizigabeen ezaugarriak eta haien arteko harremanak aztertzen ibili gara. Gai hau baliaztuz, Gorozika auzora eta Tontorramendira mendi-ibilaldia egin dugu eta Iramategi Zahar baserria bisitatu dugu. Eskerrik asko bisita posible egin duzuenoi.

Palindromo bat (grekotik, πάλιν (palin) "atzera" eta δρóμος (dromos) "itzuli") ezkerretik eskuinera eta eskuinetik ezkerrera berdin irakurtzen den hitza edo esaldia da; «eme» eta «arra» palindromoak dira, esaterako.

Euskarazko palindromorik zaharrena —gaur egunera arte iritsi dena— Agosti Xaho idazleak egin zuen: «Azti hitza».

Euskara berezko aberatsa da inguruko hizkuntzekin alderatuz, adibidez: ama, ere, erre, aisia, ustetsu, zurrumurruz.

Hileko ipuina

Hiru formatu izango ditu, bata bideoa, bestea "paperezko" ipuina pdf formatuan eta, azkenik, audioa; ikusteko, entzuteko eta irakurtzeko, aukeran.

Bai etxean bai ikastolako gelan erabilgarri izango direlakoan eskaintzen ditugu.

 

Subscribe to