Palindromo bat (grekotik, πάλιν (palin) "atzera" eta δρóμος (dromos) "itzuli") ezkerretik eskuinera eta eskuinetik ezkerrera berdin irakurtzen den hitza edo esaldia da; «eme» eta «arra» palindromoak dira, esaterako.

Euskarazko palindromorik zaharrena —gaur egunera arte iritsi dena— Agosti Xaho idazleak egin zuen: «Azti hitza».

Euskara berezko aberatsa da inguruko hizkuntzekin alderatuz, adibidez: ama, ere, erre, aisia, ustetsu, zurrumurruz.

LURRASKAren ingurune naturalean esploratu, ikasi eta jolasteko aukera paregabea eduki dugu bertan burutu dugun egonaldian.
Egin ditugun ekintza ezberdinen bidez, abeltzantzako mundua aztertu dugu, animaliak zainduz, elikatuz eta garbituz. Bestalde, erleen munduan ere murgildu gara, eztia eta argizaria lortzeko metodoak aztertuz..

 

Ikastolan marxoak 8 unitate landu dugu.Unitate honen asmoak, besteak beste, emakumeak historian zehar utzitako aztarnak berreskuratzea eta izan dituzten eraginetaz hausnartzea da:

Gorputzeko atal desberdinetatik abiatuta zentzumenak aztertzen hasi garenean zalantza asko sortu zaizkigu. Galdera askoren artean ondorego hau esaterako: Nolakoa da pertsona gor baten eguneroko bizitza? Badu oztoporik? Aitorrek galdera honi eta beste askori erantzunak ematen lagundu digu. Esperientzia interesgarria eta oso aberasgarria izan zen, ikasketa handi bat denontzat. Zeinu hizkuntza praktikatzeko tartetxo bat ere izan genuen. Eskerrik asko Aitor eta Janire zuen bisitagatik

 

Subscribe to