LH1ko ikasleok gogotsu ekin diogu etapa berriari. Espazio eta dinamika berriak ezagutzen eta ikasten ari gara pixkanaka.
Eraikin berdinean jarraitzen dugun arren txoko berriak ezagutu ditugu eta horiek zuekin partekatzea erabaki dugu.
Gorputz Hezkuntzako saioan DBH2ko ikasleak Ondarruko Arraun Taldera joateko aukera izan genuen.
Auzkezpena
Nortzuk gara ?
Altza buru ikastolan aldiro elkartzen garen guraso taldea gara, momentuz denok amak. Smartphone-ak, eta orokorrean mundu digitalak sortzen dizkigun kezkak partekatzen ditugu bertan, eta gure umeen ongizatea babesteko ekimen partekatuak bultzatu nahi ditugu. Hurrengo bilera azaroaren 10ean izango da, 17etan jantokian. Animatu!
Hileko ipuina
Hiru formatu izango ditu, bata bideoa, bestea "paperezko" ipuina pdf formatuan eta, azkenik, audioa; ikusteko, entzuteko eta irakurtzeko, aukeran.
Bai etxean bai ikastolako gelan erabilgarri izango direlakoan eskaintzen ditugu.





