Hileko ipuina
Hiru formatu izango ditu, bata bideoa, bestea "paperezko" ipuina pdf formatuan eta, azkenik, audioa; ikusteko, entzuteko eta irakurtzeko, aukeran.
Bai etxean bai ikastolako gelan erabilgarri izango direlakoan eskaintzen ditugu.
Hiru formatu izango ditu, bata bideoa, bestea "paperezko" ipuina pdf formatuan eta, azkenik, audioa; ikusteko, entzuteko eta irakurtzeko, aukeran.
Bai etxean bai ikastolako gelan erabilgarri izango direlakoan eskaintzen ditugu.
Izar Parkeara joan ginen atzo HHko ikasleok. Erronka desberdinen aurrean gorputz atal guztiak jarri genituen martxan. Primeran pasatu genuen eta gosetu ere bai noski! Zubietako plazan indarrak berritu genietuen ogitarteko goxoekin.
DBH4ko ikasleok LH5eko ikasleei ingeleraz Euskal diasporaren inguruko proiektua azaldu diegu. Gaztetxoek interesa erakutsi dute proiektu honen inguruan.
Gai honetan, liburuen mundu zoragarrian murgildu gara. Esku artean dauzkagun liburu mota desberdinak eta liburutegien ezaugarriak ikasi ditugu. Hori horrela izanik, liburutegiko funtzionamenduari buruz galderatxo batzuk egitera joan gara udal liburutegira eta liburuzainarekin solasaldi ederra eduki dugu.
ONDARRUTAR NATURALA lehiaketa Gabonetako egitarauan antolatuko da, ikasleen oporraldi betean.
2024ko urtarrilak 3 - 18:30ean, Beikozinin
Aurrekoetan bezala, eskatu nahi dizuegu laguntza: zabal dezazuen informazioa eta izena emateko aukera eman dezazuen ikastetxean bertan.
Bestela ere, Turismo bulegoan ahal izango da izena eman eta Udal euskara sailean ere bai.
Altza buru ikastolan aldiro elkartzen garen guraso taldea gara, momentuz denok amak. Smartphone-ak, eta orokorrean mundu digitalak sortzen dizkigun kezkak partekatzen ditugu bertan, eta gure umeen ongizatea babesteko ekimen partekatuak bultzatu nahi ditugu.
Data : Abenduaren 15ean
Ordua : 17:00
Lekua : Zubi Zahar Ikastolako jantokian.
Animatu!
Jardunaldi hauetan Hezkuntza Marko Orokorraren helburuak landu genituen, ikastola proiektua osatzen dugunok batzen gaituen oinarrizko hezkuntza-ikuspegia aztertu genuen.
Jardunaldi hauetatik abiatuta, ikastolen elkarteak argitaratutako marko berriaren liburuan zehar nabigatu genuen eta gure irakurketa kritikoa ardatz harturik, gure irakurketa kritiko propioa egitera bultzatu gintuen.