Udako eguraldia lagun, udazkenari ongi etorria ematera joan ginen Urkiolara. Ibilaldi polita egin genuen Urkiola mendira LHko ikasle guztiok elkarrekin.
Amaiera paregabea eman diogu urte osoko lanari, Errenterian jende ugari bildu duen Kilometroak jaian. Eguraldia lagun, hitzordu parte-hartzaile, anitz eta alaia bizi izan dugu herriko kaleetan. Aurtengo jaiaren aurkezpenean zehaztutako helburuak, euskara eta euskal kultura, komunitatea eta eskertza, bete dira gaurko ospakizunean. Urte osoko lanari jarraituz, gaurkoa ere auzolanaren eta herrigintzaren indar erakustaldia izan da.
Dagoeneko, 2023ko ikasturtea hasi dugu, eta urtero legez, KiVa eguna ospatuko dugu ikasturte hasieran. Aurtengo helburua GURE ARTEKO HARREMANAK HOBETZEA da. Elkarrekin ondo konpontzen al gara?
Proiektu berriari ekiteko hostoak biltzera atera gara. Ingurune naturala aztertzeaz gain gozatzeko tartea ere izan dugu.
Festibalaren nondik norakoak ezagutu dituzte DBHko ikasleek!
Urriaren 31n ospatzen da Gau Beltza, iluntzean, Euskal Herriko gero eta herri gehiagotan. Azken urteetan ohitura zaharrak berreskuratuz, jaia berrasmatzen ari dira herriz herri. Ospakizun horietako antolatzaile zein parte hartzaileekin bildu, ikuspegi ezberdinetako ekarpen berriak jaso, eta adostutako oinarri partekatu batekin osatu dugu Gau Beltza antolatzeko baliagarri izan nahi duen baliabide kutxa.
Festibalaren nondik norakoak ezagutu dituzte DBHko ikasleek!
Hileko ipuina
Hiru formatu izango ditu, bata bideoa, bestea "paperezko" ipuina pdf formatuan eta, azkenik, audioa; ikusteko, entzuteko eta irakurtzeko, aukeran.
Bai etxean bai ikastolako gelan erabilgarri izango direlakoan eskaintzen ditugu.






